Familia
bat, historia bat,
pasio bat.

Casa Otaegui — 1886az geroztik

Casa Otaeguin, familiako tradizio luzeari jarraituz, betiko artisau-gozogintzaren onena eskaintzen dizugu goizero. Gure gozogile maisuen sorkuntzak Donostiako bihotzean dauden gure dendetan aurkituko dituzu.

Raimundo Malcorrak eta Josefa Martina Otaeguik sortu zuten gozotegia 1886an, eta gerora Pedro Otaegui eta Emiliana Malcorraren ardurapean jarraitu zuen. Casa Otaeguin lau belaunaldi daramatzagu gure labeetan artisau gozoak egiten.

Kalitaterik oneneko lehengaiekin bakarrik egiten dugu lan: irina, gurina eta txokolate purua eta osagai natural bikainenak, kontserbagarririk, aromatizatzailerik eta gehigarririk gabeak.

Fabrikazio-prozesu osoa kontrolatzen dugu gainera, produkturik onena kalitate eta freskotasun handienarekin eskaini ahal izateko.

Gure gozogileak egunsentian hasten dira lanean egunero, gure gozotegiak artisau-metodoei jarraituz egindako produktu fresko, gozo eta egin berriez hornitzeko: pastak, bizkotxoak, tartak, opilak, eta, nola ez, Casa Otaeguiren intsignia: Pantxineta®.

Benetako Pantxineta®, Emiliana Malcorrak sortua, hostopil kurruskaria pastel-kremaren leuntasunarekin eta almendra txigortuaren indarrarekin oreka perfektuan konbinatzen duen tarta da.

XX. mendearen hasieran sortutako errezetari leialki jarraituz egiten dugun Pantxinetak® bertan eta kanpoan duen ospeak, Donostiako eta Euskal Herriko postre ezagunenetako bat bihurtu du.