Guri buruz

Familia bat, historia bat, pasio bat.

Gure labeetan 130 urte baino gehiago eman ditugu etengabe lanean. Casa Otaegui, Donostiako gozotegi zaharrena izateaz gain, hiriko Alde Zaharraren historiaren eta gastronomiaren funtsezko atal ere bagara.

Izan ere, 1886az geroztik, gure familia goizero jaikitzen da osagai natural onenak aukeratzeko, oratzeko eta su motelean labetzeko, gure sortzaileek egin zuten bezala: Raimundo Malcorra eta Josefa Martina Otaeguik, Mirakruz kalean, eta aurrerago, alde zaharreko Narrika kalean, Pedro Otaegui eta Emiliana Malcorrak, Casa Otaeguiren Pantxineta® mitikoaren sortzaileak.

Euskal gozogintza tradizionala Europako gozogintzaren onenarekin bat egitearen ondorioz Otaeguik berea zuen estiloari esker, Errege Etxearen eta gure almendrazko bizkotxozale amorratua zen Maria Kristina Erreginaren hornitzaile ofizial bihurtu zen gure gozotegia XX. mendearen hasieran.

Ordutik hona, donostiar belaunaldi asko izan dira, txiki eta handi, eta munduko leku guztietako turista ugari, Casa Otaeguin konfiantza izan dutenak eta, egunero, San Martin kalean, Matian ditugun establezimenduak eta Narrika 15eko ehun urteko denda erreferentziazko gozotegi eta kafetegi gisa aukeratzen dituztenak.

Gauza asko aldatu dira sortzaileek Mirakruz kaleko lehen establezimendua ireki zutenetik. Hala ere, bada zerbait berdin jarraitzen duena: bikaintasunaren aldeko gure konpromisoa, gure artisauek lan tradizionalaren alde egindako apustua eta Casa Otaeguiko gure gozoen zapore nahasezinak: “betidanik, Donostiakoa”.