Pantxineta®
Pantxineta® gure nortasun-seinalea
Pantxineta® duela 80 urte baino gehiago jaio zen Otaegui etxeko labeetan, Emiliana Malcorra Otaeguiren alargunaren eskutik.
Bere benetako errezetaren sekretua gure familian gorde da orduz geroztik, eta belaunaldiz belaunaldi pasatu da, gaur egun ere, goizero, Donostiako postrerik klasikoena bere jatorrizko prestaketari leialki jarraituz egin eta betiko maitasun berarekin eskaintzeko.
Donostiako eta Euskal Herriko gure lau gozotegietako postre izarra, hostopil kurruskariz egina, kremazko bihotz leun batez betea, almendra txigortu geruza fin batez estalia eta gure ukitu sekretua duena, 30eko hamarkadaz geroztik egiten duguna. Gehien maite dituzunekin partekatzeko edo gutizia txiki gisa hartzeko, hotza edo epelduta jateko, postretarako, gosaritarako, meriendarako edo data eta une bereziagoetan gozatzeko, tarta delikatu eta imitaezina, edozein aukera gozatzeko ezin hobea!
Gure produktu guztiak bezala, Casa Otaeguiren Pantxineta® eskura dago gure gozotegietan dastatu edo jasotzeko, eta online eskatu eta zuk nahi duzun lekuan jaso ahal izango duzu, gainera. Beraz, zauden tokian zaudela, ez diozu kapritxo zoragarri horri uko egim beharko.
Gure produktu guztiak egunero lantzen ditugun kontu berberarekin prestatu eta bidaltzen ditugu.